Ampo Ordiziak Joe Apikotoa fitxatu du
Zeelanda Berrikoa da, 23 urte ditu eta lehen lerroa indartzeko asmoz ekarri dute.
Ampo Ordiziak taldea indartzen jarraitzen du, hastear den denboraldirako. Asteburuan, beste fitxaketa baten berri eman du klubak: Joe Apikotoa du izena, Zeelanda Berritik dator, 23 urte ditu, 1,91 metroko altuera eta 120 kiloko pisua. Pilier postuan jokatzen du, eta lehen lerroa indartzeko asmoz ekarri du Ordiziako taldeak.
Zeelanda Berriko Hawke’s Bay taldean jokatu du azken urteetan, eta guztira 10 urte daramatza Mitre 10 mailan jokatzen. Azken fitxaketa honekin, lehen taldea itxitzat eman du klubak. Irailaren 15ean ekingo diote ligari.