Xabier Isasa nagusi Beasain Proban
Xabier Isasa txirrindulari urretxuarra izan da azkarrena Beasaingo helmugan.
Bellota taldeko Xabier Isasa txirrindulari urretxuarrak irabazi du 38. Beasain Proba, munduko txapelketaren aurreko klasikoa. Isasak 2.43:08ko denbora behar izan zuen ibilbidearen XX kilometroak osatzeko; ihes eginda iritsi zen helmugara, Pablo Carrascosa bigarrenari 24 segundo eta Guillermo Thomas Silvari 32 segundoko aldea aterata.
Mendiko saria Carrascosak jaso du, tarteko helmugena Alejandro Piquerok eta taldekakoa Oid Cycling Team-Ciclos Eborak.