Beasaingo IAT zentroa 2020ko udaberrian hasiko da martxan
Salbatoreko Iturralde Txiki industrialdean eraikiko dute egoitza berria. Lanek sei hilabete iraungo dute eta zentroak hiru azterketa lerro izango ditu.
Datorren urteko udaberrian zabalduko dute Beasaingo IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa) zentro berria. Gaur Gipuzkoako egunkari batek zabaldu duenez, Eusko Jaurlaritzaren oniritzia dutela zabaldu du IAT zentroen kontzesioak dituen TÜV Rheinald enpresak. Hasiera batean kokaleku bezala Gudugarretako industrialdea aipatu bazen ere, Beasaingo Udaleko iturriek Goierriko Hitzari baieztatu diote Salbatore auzoko Iturralde Txiki industrialdean eraikiko dutela, Sasieta Mankomunitatearen bulegoen inguruan.
Instalazio berriak egokitzeko sei hilabeteko epea beharko dute, eta hiru azterketa lerro izango ditu. Beasaingoaz gain, Irunen ere beste zentro bat martxan jartzeko asmotan dira.