Bigarren aldiz bigarren
Alex Aranburu txirrindulari ezkiotarrak bigarren egin du Espainiako Itzuliko 12. etapan; Philippe Gilbert irabazlearengandik 3 segundura sartu da. Joan den larunbateko etapan ere bigarren iritsi zen helmugara.
Beste behin ere garaipenaren atarian gelditu da Alex Aranburu ezkiotarra, Los Arcosen hasi eta Bilbon bukatu den etapan. Pasa den larunbatean bigarren egin zuen Espainiako Itzuliko 8. etapan, eta gaur ere postu bera errepikatu du Caja Ruraleko txirrindulariak, 12. etapan. Philippe Gilbert izan da azkarrena helmugan, eta Aranburu, Fernando Barcelórekin batera iritsi da helmugara, irabazlearengandik 3 segundu eskasera. Caja Rural taldeak, ezkiotarra Vueltan egiten ari den lana goraipatu du.
#LaVuelta19 Persigue @aranburualex junto a Fernando Barceló a Philippe Gilbert en la bajada ya de Arraiz. 20″ de ventaja para el belga.#SúmateAlVerde ? pic.twitter.com/21DSO4eXMe
— Team Caja Rural-RGA (@CajaRural_RGA) September 5, 2019