'Ekintza errazak, etekin ikusgarriak' Urola errekari buruzko erakusketa ireki dute Legazpin
Berdeak eta independenteek osatzeko duten koalizio politikoak ondu du erakusketa argazkiekin eta artelanekin; helburua, errekaren egoeraz sentsibilizatzea da
Legazpiko Berdeak eta independenteek osatutako koalizioak Ekintza errazak, etekin ikusgarriak, Amalurra zaindu erakusketa jarri dute kultur etxean. Helburua legazpiarrak sentsibilizatzea da eta etorkizun hurbilean Urola errekak ukitzen dituen udalerri guztietara eraman nahiko lukete; momentuz ordezkaritza duten herrietara eramango dutela aurreratu du Alberto Bezunartea koalizioko bozeramailea Legazpin. Erakusketan Asier Imaz eta Gorka Gomez argazkilari legazpiarrek egindako argazkiak bildu dituzte. Argazkietan errekan zein ibaiertzean biltzen diren hondakinak ikus daitezke, gisa guztietako hondakinak dira, inondik ere. Halaber, artelanak ere ekarri dituzte erakusketara. Hain zuzen, Anjel Jimenez donostiarrak hondartzan zein kaleetan bildutako hondakinekin ondutako artelanak dira.
Bezunarteak azaldu duenez, “gure helburua bertakoak sentsibilizatzea da eta udal gobernuari 2018ko urrian onetsi genuen mozioa gogora ekartzea da. Mozioan erreka garbitzeko neurriak hartzearen premia jaso genuen”. Erakusketa zabalik egongo da irailaren 13ra arte.