Igandean egingo dute Partzuergoko ehiza postuen enkantea, Seguran
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Orokorrean dauden ehizarako uso-postuen subasta igande honetan egingo dute. Ohi bezala, Segurako udaletxean izango da enkantea, 10:30ean hasita.
Aizkorri-Aratz baerreneko pasabideko postuak esleituko dituzte enkante ireki horretan. Postu bakoitzaren eskaintza ekonomikoak aurkeztuko dituzte ehiztariak. Tradizionalki, postu estimatuak izan dira.