IrtenBidera egitasmoaren barruan, bertso afaria antolatu dute hilaren 13rako
11/13 auzian epaituko dituzten 47 lagunei elkartasuna adierazteko antolatu dute saioa. Afarirako txartelak hilaren 11rako erosi behar dira.
IrtenBidera egitasmoaren barruan eta 11/13 auzian epaituko dituzten 47 lagunei elkartasuna adierazteko, bertso saioa antolatu dute Zegaman, hilaren 13rako. Udaletxeko arkupeetan elkartuko dira, 21:30ean; kantuan, Amets Arzallus eta Iker Zubeldia bertsolariak ariko dira.
Afarira joan nahi dutenek aurrez hartu behar dituzte txartelak, hilaren 11 baino lehen. Aizkorpe tabernan jarri dituzte salgai 20 euroan (ikasle eta langabeek 12 euro).
Era berean, Bilbon irailaren 14an egingo den manifestaziora joateko deia egin diete zegamarrei. Herritik autobusa antolatuko dutela ere jakinarazi dute.