Uda emankorra izan dute Lazkao Txiki eskolako trikitilariek
Zarauzko trikitilari gazteen txapelketa Irati Artzelusek irabazi du, eta bigarren Ane Etxezarreta izan da
Zarautzen atzo jokatu zen 39. Trikitilari Gazteen Txapelketa, Lege Zaharren Plazan. Goierritarrak aurre-aurrean ibili dira oraingoan ere. Irati Artzelus lazkaotar trikitilariak irabazi du, Mirari Plazaola arrasatear pandero jotzailearekin bikotea osatuta. Bigarren Ane Etxezarreta olaberritarra izan da, lehiaketetan ohiko laguntzaile duen Sara Iriarte billabonarrarekin batera. Lazkao Txiki Musika Eskolako ikasle dira Artzelus eta Etxezarreta.
Zortzi bikotek parte hartu zuten. Tartean zen Eneko Urkola zaldibiarra ere, Aiora Roteta alkizarrarekin. Lau abesti jo behar izan zituen bikote bakoitzak: trikitia, porrusalda, fandangoa eta arin-arina.
Honako bikoteak aritu ziren Zarauzko 39. Trikitilari Gazteen Txapelketan:
- Irati Artzelus (Lazkao) eta Mirari Plazazola (Arrasate). Txapeldun.
- Ane Etxezarreta (Olaberria) eta Sara Iriarte (Villabona). Bigarren.
- Eider Garro eta Araitz Elizalde (Hernani).
- Julen Labaka (Errezil) eta Garazi Larrañaga (Azkoitia).
- Ataitz Etxaniz (Azkoitia) eta Enaitz Alberdi (Azpeitia).
- Uxue Iturria eta Leire Iribarren (Etxalar).
- Intza Illarramendi eta Maria Illarramendi (Zestoa).
- Eneko Urkola (Zaldibia) eta Aiora Roteta (Alkiza).
Irati Artzelusek abuztuan beste lehiaketa bat ere irabazi du, Goiazkoa, Andre Mari egunean. Orduan ere Mirari Plazaola zuen pandero jotzaile.
Argazkiak: Ibon Errazu Uria.