Joseba Azpiazuren oroimenezko eskubaloi txapelketa jokatuko dute larunbatean
Urola eskubaloi taldeak antolatutako jaialdian, Erromok, Eibarko Haritzak eta Indautxuko Loiolak parte hartuko dute.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2019/09/urolaren_gazte_mailako_nes.jpg)
Larunbatean Joseba Azpiazuren oroimenezko txapelketa jokatuko da Ispilla kiroldegian. 16:00etan Urolak Erromoren aurka jokatuko du eta 18:00etan Eibarko Haritzak Bizkaiko Loiolaren aurka. Hirugarren posturako partida eta finala hurrengo asteburuan jokatuko dira. Urola finalera sailkatzen bada, finala ostiral arratsaldean izango da.