Bide-segurtasuneko azterketa aire bidez egingo dute Zaldibian
ZALDIBIA // Atzo eta gaur, drone airekoen bidez zirkulazioaren grabaketak egiten ari dira Zaldibian. Udalarentzat jaurlaritzak sustatuta, Intra enpresa ari da airetiko irudiak hartzen, zirkulazioa eta mugikortasuna aztertzeko. Arrisku guneak eta hobetu litezkeen puntuak atzeman nahi dituzte, zorutik lor ezin daitezkeen ikuspegien bitartez.













