Adinekoen Eguneko omenduak
Igandean Adinekoen Eguna ospatu zuten Urretxun. Bazkarian 240 lagun elkartu ziren. Udalak, urteroko moduan, festako zaharrenak omendu zituen: Casimira Andoain (92 urte) eta Anselmo Perez (95 urte). Adin altueneko senar-emazteak Pedro Salvatierra (91 urte) eta Maria Pilar Arin (88 urte) izan ziren.