Ander Barandiaran idiazabaldarrak irabazi du Bergarako gazta lehiaketa
San Martin jaien barruan egiten duten azokako gazta lehiaketa irabazi du Barandiaranek; La Leze gaztandegia gelditu da bigarren.
Ordiziako gazta lehiaketan hirugarren egin eta gero, beste sari garrantzitsu bat lortu du Ander Barandiaran gaztagile idiazabaldarrak. Bergaran San Martin eguneko azokan egiten duten gazta lehiaketa irabazi du. Idiazabal Gazta jatorri izendapeneko gaztagileek parte hartzen dute bertan; aurten hamahiru gaztagile aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaikoak Idiazabalgoaren gazta aukeratu zuen. Haren atzetik gelditu zen Joxe Mari Jauregi eta Eli Gorrotxategi goierritarrek Ilarduian duten La Leze gaztandegia.