Aurtengoan, sukaldean, Buztintegik irabazi du
Urtero egin ohi dute Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko jubilatu egoitzen arteko gastronomia lehiaketa
Irabazleak Buztintegi elkarteko Maria Asun Arrizabalaga eta Juan Valbuena izan dira. Aurreko ostiralean egin zuten 2019ko Goierri garaiko egoitzen arteko sukaldaritza lehiaketa Legazpiko Gizarte Zentroan; legatza saltsan prestatu behar zuten. Zumarragako Gure Txoko egoitzako ordezkariak Maria Inmaculada Gonzalez eta Begoña Luzuriaga izan ziren; Urretxuko Aterpekoak, Isabel Escudero eta Rosario Nieto. Epaimahaikideak: Felisa Fernandez (Urretxu), Daria Janeiro (Zumarraga) eta Maite Ormazabal (Legazpi)