Galbahea pasatzeko esperantzan
Maialen Akizu da eskualdeko ordezkarien artean puntuaziorik onena lortu duena. Iban Urdangarin eta Amaia Iturrioz zain geldituko dira, galbahea pasako ote duten jakiteko.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako aurreneko jardunaldia jokatu dute asteburuan. Bi saio egin dituzte: Amasa-Villabonakoa eta Oñatikoa, eta bietan izan da Goierriko ordezkaritza. Orokorrean lan txukuna egin dute eskualdeko ordezkariek, baina ikusteko dago galbahea pasatzeko lain puntu lortu ote dituzten. Maialen Akizu izan da eskualdeko ordezkarien artean puntuaziorik onena lortu duena, eta badu bigarren fasean izateko aukerarik; gainontzekoek, beste kanporaketak bukatu arte zain egon beharko dute.
Larunbatean jokatu zuten final zortzirenetako aurreneko saioa, Oñatin. Haritz Mujikak batu du punturik gehien, 447. Maider Arregi (436) eta Felix Zubia (428,5) izan dira hurrenak. Goierritarrei dagokionean, Amaia Iturriotzek laugarren egin du, 416,50 puntu batuta.
Amasa-Villabonan. Beñat Iguaran izan da saioaren irabazlea, 440,50 puntu batuta. Bigarren eta hirugarren postuen arteko aldea, puntu bakarrekoa izan da, Iñigo Mantzisidorren alde; Maialen Akizuk hirugarren egin du, 432,50 punturekin. Haren atzetik gelditu da Iban Urdangarin, 420,50 punturekin; Odei Lopezek berriz, 392,50 egin ditu.
Amasa-Villabona
- Beñat Iguaran ……….. 440,50
- Iñigo Mantzisidor ….. 433,50
- Maialen Akizu ……….. 432,50
- Iban Urdangarin ……. 420,50
- Oier Etxeberria ……… 408,50
- Odei Lopez ……………. 392,50
Oñati
- Haritz Mujika …………. 447
- Maider Arregi …………. 436
- Felix Zubia ……………… 428,50
- Amaia Iturriotz ……….. 416,50
- Aratz Igartzabal ………. 403
- Andoni Mujika ………… 380,50