Garaipen batekin hasi du liga Ampo Ordiziak
Ordiziako taldeak Burgosko UBU Colina Clinic taldea hartu du 44-7 hartu du mendean, Altamiran. Hasiera ederra eman diote ohorezko mailako denboraldiari.
Kostata emango ziokeen hasiera hoberik Ampo Ordiziak aurtengo denboraldiari. Lehen jardunaldian eta etxeko zaleen aurrean irabazita, eta joko aldetik itxura ona emanda. Burgosko UBU Colina Clinic taldea hartu dute asteburuan Altamiran, eta etxeko taldea hasieratik izan da nagusi, nahiz eta punturik gehienak bigarren zatian iritsi diren.
Markagailuan 13-0 aurretik jarri dira etxekoak. Zelaian ondo kokatuta eta joko ona eginez aritu dira, eta bisitariak baina gehiago direla erakutsi dute lehen zati osoan. Hala ere, kosta egin zaie aldea handitzea. Valentin Cruzek asmatu egin du kolpeetan, hutsik egin gabe.
Entsegu festa, ordea, bigarren zatian iritsi da. Etxekoak jaun eta jabe izan dira, bai zelaian eta bai jokoan. Azkenerako, 41-0eko partziala lortu dute. Lander Gomez, Oier Goia (2), Asier Korta eta Gonzalo Vazquez izan dira entseguen egileak. Markagailuan ateratako abantaila ikusita, Marotiasek eta Garmendiak jokalari guztiei minutuak emateko aprobetxatu dute. Burgoskoek ez zuten ordea esku hutsik bueltatu nahi etxera, eta partidaren hondarrean iritsi da haien entsegu bakarra. Azkenean, 44-7; emaitza eta itxura onarekin hasi dute liga.