Lazkaotarrek bete dute Esparruko urteroko ohiturarekin
Esparru mendira igo dira lazkaotarrak, aspaldiko ohiturari segika. Herritar ugarik egin dute joan-etorria. Bazkaria goian egin dute.
Lazkaotarrek atzo egin zuten ohiturazko bisita Esparru mendira (727 m). Goizeko bederatziak aldean, plazan suziriak jaurti, eta Lazkao, Idiazabal eta Ataun arteko muga egiten duten parajera abiatu ziren herritarrak, goiz giro epelarekin.
Egitaraua goian gauzatu ahal izan da. Ikurrinari omenaldia, Oin-Arin dantza taldeko dantzariak, Lazkao Txiki musika eskolako trikitilariak, eta Iñaki Apalategi eta Aitor Sarriegi bertsolari beasaindarrak izan dira.
Ondoren, bazkaria Esparru magalean, basoan egin dute hainbat lazkaotarrek. Euri zaparradak azkartu zuen jaitsiera, bazkal ondoan gordin botatzen hasi baitzen. Hala eta guztiz, Sarriegi eta Apalategi plastikope batean jarri bertsotan, eta di-da batean jaso zuten bazkaltokia.