Goazen Ordizia! ekimenak koaderno gorria beteko du

GIZARTEA // Abian da beste behin Goazen Ordizia! ekimena. Osasuna zaintzea eta harremantzea du helburu ekimenak. Ohi bezala, ostegunetan 10:30ean abiatuko dira udaletxeko arkupetik. Aurten, berrikuntza moduan, kalean dauden oztopoak identifikatzeko koaderno gorria bete ahalko dute, horrela udalak,kaleetan dauden puntu beltzak hobetu ahalko ditu.