Hegaztiak askatzeko ekitaldia astebete atzeratu dute
ATAUN // Gipuzkoako Parketxe Sareak igande honetarako iragarri zuen hiru hegazti harrapari Lizarrusti inguruan askatzeko ekitaldia, Igeldoko Arrano Etxean sendatu ondoren. Baina astebete atzeratu dute, atzo jakinarazi zutenez. Igande honetarako iragarrita dagoen eguraldi txarra dela eta, «hegaztien hobe beharrez», irailaren 29rako utzi dute ekimena, Lizarrustin, 11:00etan.












