Loinatz Abesbatza Sarako lezean ariko da bihar Kalakan-ekin
Kalakan kantu eta perkusio hirukotearekin batera kontzertu berezia eskainiko du Loinatz Abesbatzak, Sarako lezeak eskenatoki dituztela.

Arrazoi bat edo besteagatik, kontzertu guztiak izaten dira bereziak. Loinatz Abesbatzak bihar egingo duena berezietan bereziena izango da. Lehenik eta behin, tokia izango da berezia, Sarako (Lapurdi) leizeetan abestuko duelako. Eta bestetik, ondoan izango dituen laguntzaileengatik, Iparraldeko Kalakan taldekoekin batera ariko baitira.
Kalakan taldeak hiru kontzertu eskainiko ditu gaurtik igandera bitartean Sarako leizeetan, hainbat taldek eta artistek lagunduta. Gaur, Kim Carnie abeslaria eta Ines White gitarra jotzailea izango dituzte lagun, eta bihar, 21:00etan, Loinatz Abesbatza. Bigarren aldiz ariko dira Loinatz Abesbatzakoak Iparraldeko kantariekin. Igandean, azkenik, Berçait Anaian, Andoni Agirre eta Dominique Le Guichaouaren txanda izango da. Sarrerak www.terreetcotebasques. com webgunean daude salgai, 18 euroan.