Maddi, Baserri ta Rock jaialdian
Ordiziarrock Ekintzak taldeak antolatuta, Baserri ta Rock jaialdia egin zuten pasa den asteburuan, Ordizian. Maddi taldea izan zen "kontzertu bertikal" horretan parte hartu zuenetako bat.

Ez dira askotan ikusten horrelakoak. Imaginatu baserri bat, eta balkoi bakoitzean musikari bana, baina denak elkarrekin jotzen. Kontzertu “bertikala” deitu diote Ordiziarrock Ekintzak taldekoek. Maddi taldea izan zen bertan parte hartu zutenetako bat, eta horrelako une bereziak utzi zituen Baserri ta Rock kontzertuak: