San Migel egunari buruzko erakusketa eta mahai ingurua
ORMAIZTEGI // Gaur, 18:30ean, Gizarte Etxeko areto nagusian San Migel egunari buruzko mahai ingurua dago. Parte hartzaile askok hartuko dute hitza, besteak beste: Joxe D. Yurrita, Bernardo Osinalde, Gurutze Esnaola eta Rosarito Berasategi. Dinamizatzaile lanetan Edurne Elorza arituko da. 20:00etan Anjel Elorzaren argazki erakusketa inauguratuko dute Gizarte Etxeko tabernan.













