Aritz Egea, Golden Trail Series-eko finalean
Urretxuarrak zazpigarren egin du Eskozian, Golden Trail Series zirkuituko azken proban, eta finalerako sailkatu da, Kilian Jornet taldekidearekin batera.
Aritz Egea urretxuarrak Golden Trail Series zirkuituko azken lasterketan parte hartu zuen larunbatean, Eskozian. Egea zazpigarren postuan heldu zen helmugara eta, horrenbestez, Golden Trail Series-eko finalerako sailkatu da. Finala urriaren 26an izango da, Nepalen jokatzen den Annapurna Trail Marathon proban. Salomonen taldekide duen Kilian Jornet kataluniarra ere bertan izango da.
Ez da hori, ordea, urretxuarrak aurretik duen proba bakarra. Izan ere, asteburu honetan Gorbeia Suzien lasterketan parte hartuko du.













