Ampo Ordiziak Hernani hartuko du etxean
Altamira zelaian jokatuko dute igandean 12:00etan.
Errugbiko Heineken Ligan derbia jokatuko dute talde gipuzkoarrek asteburuan. Ampo Ordiziak, Hernani izango du aurrez aurre etxean. Goierritarrak bosgarren dira sailkapen nagusian sei punturekin. Hernaniarrak berriz hamaikagarren postuan daude puntu bakarrarekin. Hala izanda ere ordiziarrek oso kontutan duten harerioa da, horrelako partidetan puzten den horietakoa delako. Igandean, Altamira zelaian izango da neurketa, 12:00etan hasita.