Hamaikagarren Ehunmilak, uztailaren 10etik 12ra
Ehunmilak probak hamaikagarren edizioa beteko du 2020. urtean. Oraindik hamar hilabete falta dira, baina antolatzaileek data jarri dute, eta dagoeneko hasi dira prestatze lanetan.
2020ko Ehunmilak ultratrail probak badu da: uztailaren 10, 11 eta 12an jokatuko da. Aurten hamargarren edizioa bete du probak, eta inoizko onena izan da, bai parte-hartze, bai eguraldi eta bai kirol marken aldetik ere. Hamaikagarrenari ilusioz ekin diote antolatzaileek, eta oraindik 10 hilabate falta badira ere, dagoeneko hasi dira prestatze lanetan.
Aurten aurrenekoz bete dira hiru probetako (EHM, G2H eta MariMurumendi) izen-emateak, eta ikusteko dago oraindik datorren edizioan izena emateko zein sistema erabiliko duten. Antolatzaileek datozen aste eta hilabeteetan emango dute izen emateen eta probaren inguruko xehetasun gehiago.