Irailaren 28an egingo dute Legazpin kaleko pintura lehiaketa
Parte hartzaileek erabiliko duten materialari zigilua jarri beharko diote udaletxeko arkupeetan, 09:00etatik 10:00etara
Legazpin Joxe Martin Etxeberria Kaleko Pintura Lehiaketa egingo dute datorren larunbatean. Edonork parte hartu dezake. Gaia Legazpi da. Formatuari muga jarri diote: mihisearen alderik handiena ezin da metro bat baino gehiagokoa izan. Parte hartu nahi duten artistek Legazpiko udaletxeko atarian erabiliko duten materialari zigilua jarri beharko diote 09:00etatik 10:00etara. Lanak, sinatu gabe eta egileak identifikatuko dituen gutun-azal baten barruan gordetako datuak atxikita, 13:30etik 14:00era entregatu behar dira. Bazkaria antolatzaileen kontura eta sariak 18:00etan banatuko dituzte. Epaimahaiaren saria 800 euro, legazpiarren bozketak saritutakoa 350 euro.