Lazkaon gaur banatuko dituzte plazako afarirako txartelak
San Migel festa egun herrikoia igandean ospatuko dute lazkaotarrek. Herri afarian ehunka lagun elkartuko dira, plazako pilotalekuan. Udalak jarriko ditu mahaiak, eta haiek erreserbatzeko txartelak gaur hartu beharko dira. Udaletxean banatuko dituzte, 09:00etan hasita, agortu arte. Zenbatuak dira.
Egun osoko egitaraua izango da igandean. Haurrentzat jolas parkeak jarriko dituzte. Erraldoi eta buruhandi konpartsak kalejira egingo du, eta aurretik Txindoki egoitzara joango dira. Jubilatuek ere urteko ospakizuna igandean dute, meza, bazkari eta mariatxi kantaldiarekin.
Bezperan, larunbatean, gaztetxoen mendi duatloia, haurren pilota txapelketako finalak eta Jundajo txaranga izango dira. Pilotako finalaurrekoak gaur 16:30ean jokatuko dituzte: Arrieta-Estentsoro eta Aldasoro-Andonegi; Sarriegi-Santamaria eta Sardon-Ormazabal (benjaminak); eta Landa-Landa eta Belamendia-Altuna, eta Lasa-Iturbe eta Askarai-Doistua alebinak.
Josetxo Imaz Lazkaon
San Migel egunean, ekitaldi gehigarria 19. Josetxo Imaz Korrika Proba izango da, Lazkaon hasiko eta bukatuko dena. Aurrerantzean, Lazkaon, Beasainen eta Ordizian txandatuko du lasterketaren kokalekua Txindoki atletismo talde antolatzaileak. Hiru herri horietan da ibilbidea.
Umeentzat korrikaldia egingo dute 10:00etan, eta helduen lasterketa 11:00etan hasiko da.
EGITARAUA:
Larunbata, hilak 28
· 10:00. Haurren mendi duatloia.
· 11:30. Eskola umeen San Migel pilota txapelketako finalak.
· 19:00. Jundajo txaranga.Igandea, hilak 29
· 10:00. Haurren korrika proba, Josetxo Imaz probakoa.
· 11:00. 19. Josetxo Imaz Lasterketa. Irteera eta helmuga Lazkaon.
· 11:30-14:00 eta 16:30-19:00. Haur jolasak eta parkea, Lazkao Txiki eta Euskadi plazetan.
· 12:00. Meza, San Migel elizan.
· 14:00. Jubilatuen bazkaria.
· 19:00. Imperial Elegancia Mexicana mariatxiak, L.Txiki Plazan.
· 19:00. Buruhandiak eta erraldoiak, plazan. 17:00etan, Txindoki egoitzan.
· Ondoren. Drindots taldea.
· 21:00. Herri afaria, plazako pilotalekuan. Txartelak banatzen irailaren 26an 09:00etan hasiko dira, udaletxean, agortu arte. Zenbatuak izango dira.
· Gauean. Drindots.