Ordiziako Arrano taberna irekiko dute gaur arratsaldean
ORDIZIA // Pasa den uztailean itxi zuten Ordiziako Arrano taberna eta harrezkero itxita egon da. Ia bi hilabeteren ondoren, gaur arratsaldean berriro ere ateak irekiko dituzte. Irekiera modu berezian ospatu nahi dute eta horregatik, 19:00etan luntxa egingo dute. Hori horrela, herritar guztiek bertara gerturatzeko gonbitea dute.