Osinalde elkarteak ospakizun bazkaria egingo du bihar zortzi
GABIRIA // Osinalde elkartea formalki eratu zuteneko 50. urteurrena bete da aurten. Urriaren 4an mahai-ingurua egingo dute, historiaz eta ekarpenez. Urriaren 5ean, berriz, egun guztiko festa, lehiaketa, argazki erakusketa, bertso eta dantza saio, musika eta bazkaria tarteko. Herri bazkarian izena iganderako eman behar da.












