Ordizia-Hernani derbia, irudian
Ampo Ordiziak 66-14 mendean hartu du Hernani, kolorerik gabeko derbian. Carlos Mediavillak iruditan laburbildu du partidak emandakoa.
Ampo Ordiziak Hernani hartu du Altamira zelaian asteburuan, ligako hirugarren jardunaldian. Hasiera-hasieratik etxeko taldea izan zen nagusi zelaian. Intentsitate handiko jokoa egin zuten eta aurkariari aukera gutxi utzi zizkioten. Lehenengo entseguak azkar iritsi ziren eta 20. minuturako markagailuak 33-7 erakusten zuen. Handik aurrera aldea mantentzeaz gain, txartelik ez jasotzea eta lesioak ekiditea izan zen ordiziarren helburua. Partida amaieran 66-14ko markagailua, Ordiziako mutilen alde.
Albiste onak batetik, baina gazi-gozoak ere iritsi ziren Santander aldetik, non Lexus- Alcobendasen garaipenak Ampo-Ordiziari Errege Kopan aurrera egiteko aukerak zapuztu zizkion.
Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarrak ateratako irudi sorta: