'Agur Etxebeste' filma, Lazkaon eta Zumarragan
Lazkaoko Arerian eta Zumarragako Zelai Arizti antzokian eskainiko dute filma, larunbatetik astelehenera. Bi zuzendariekin solasean aritzeko aukera ere izango da Zumarragan.

Pasa den asteburuan Ordizian ikusi ahal izan zituzten Etxebestetarren azken abenturak, eta datorrenean, beste horrenbeste egin ahal izango da Lazkaon eta Zumarragan, Areria eta Zelai Arizti aretoetan eskainiko baitute Agur Etxebeste filma. Lehen pelikulatik 15 urte pasa direnean estreinatu dute bigarren zatia Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariek, eta lehen lantalde hartako aktoreak bildu dituzte, beste behin. Han izango dira Ramon Agirre, Elena Irureta, Pako Sagartzazu eta Iban Garate, beste euskal aktore ezagun batzuekin batera.
Zumarragan gainera, Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariekin solasean aritzeko aukera izango da astelehenean, hilak 7, 19:30eko saioan. Hauek dira Lazkaoko eta Zumarragako saioen ordutegiak:
LAZKAO
Areria antzokia.
- Urriak 5, larunbata: 19:30 / 22:00.
- Urriak 6, igandea: 19:30.
- Urriak 7, astelehena: 21:30 (ikuslearen eguna)
ZUMARRAGA
Zelai Arizti antzokia.
- Urriak 5, larunbata: 19:30 / 22:30
- Urriak 6, igandea: 19:30 / 22:00
- Urriak 7, astelehena: 19:30 / 22:00 (ikuslearen eguna)