Itsasondondoko konpostagailuak ezagutzen egon da Txinako delegazio bat
Atzo arratsaldean egon ziren Itsasondon eta eta interes handia piztu zien bertako bilketa ereduak.
Txinako gobernuko hainbat ordezkarik, unibertsitateko ikerketa zuzendari, Gobernuz Kanpoko Erakundeetako eta fundazio desberdinetako hainbat ordezkarik, ingurumen adituk eta aholkularik Itsasondoko konpostagailuak bisitatu zituzten atzo. Hondakin organikoa, arazo larria da gaur-gaurkoz Txinan eta horri irtenbidea bilatze aldera, Espainiar Estatuko eta Euskal Herriko hainbat herrietako organikoaren bilketa ereduak ezagutzera etorri dira.
Itsasondon, Iñaki Aizpuru alkateak, Asier Garro alkate ohiak, Danel Etxeberria proiektua garatzen aritu den herritarra eta Enrike Enparanza Sasieta Mankomunitateko gerenteak egin dien harrera. Konpostagailuak jarri zituzten Luar enpresako ordezkariak ere bertan egon ziren. Hondakin organikoa biltzeko herrian ezarri duten sistemaren inguruan argibide guztiak eman zizkieten. Izan ere, konpostagailuen bidez, 2019. urte hasieratik herrian bertan kudeatzen dute hondakinaren frakzio hori. Lanketa luze baten ondoren, herritarrek babes osoa eman diote bide horri eta bederatzi hilabete pasa dira, Sasieta Mankomunitateko kamioiak organikoa jasotzeko pasa behar ez duela eta horrek interes handia piztu du txinatarrengan. Galdera asko egin zituzten eta aurrerantzean hausnarketa egingo dute.
Hona hemen atzoko arratsaldeak emandakoaren irudi batzuk.