'Luis Katarain, artzaintzatik sortutako artea' erakusketa irekiko dute gaur Idiazabalen
Gaztaren Interpretazio Zentroan dago erakusketa eta gaur 19:00etan egingo dute inaugurazio ekitaldia.
Gaur arratsaldean irekiko dute, Luis Katarain; artzaintzatik sortutako artea erakusketa Gaztaren Interpretazio Zentroan, Idiazabalen. 19:00etan egingo dute inaugurazio ekitaldia eta herritar guztiak gonbidatuta daude.
Luis Katarain Urteaga (1926-2014) Idiazabalgo Aritzeder baserrian jaio zen. Haren aitak eta aitonak, sei-zazpi ardi erosi aitak eta aitonak. Hori horrela, 14 urte ingururekin ekin zion hark ere artzain ibilbidearil. 70 urte baino gehiago pasa zituen ardiz inguraturik. Artzain lanak egiteaz gain, artilezko eta zurezko artelanak ere egiten zituen, eta horren adierazle da gaur arratsaldean Idiazabalen inauguratuko duten erakusketa. 2019ko Ondarearen Europako jardunaldien barruan, aisialdi eta artearen atala probestu da Arantzazumendiko artzainaren alde ezezagunenetako bat erakusteko.
Gaurtik datorren urriaren 27ra bitarte egongo da irekita larunbatetan eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Gainerako egunetan, 10 lagunetik gorako taldeentzat egongo da irekita, baina aldez aurretik erreserba egitea komeni da, Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentrora deituta.