Urrian antzerki emanaldiz aberastuko du Antzeztaun egitarauak Ataun, 6 saiotan
Hiru asteburutan bina antzezlan ikusi ahalko dira Ataunen. Formatu, genero eta espazio desberdinetan garatuko da. Gaur eskolan eta etzi udaletxean, gehien bat haurrei zuzenduak dira
Antzeztaun antzerki egitarauak agertoki oparo eta zabal bihurtuko du Ataungo herria, beste behin. 2012tik bada zortzigarren aldia. Sei emanaldiko zikloa prestatu dute aurtengo Intujai Teatro konpainiak, udalak, Hiru Txilipurditan eskolak eta Troskaeta tabernak.
Formatu desberdinak erakutsiko dituzte, baina guzti-guztiak edonork ikusteko modukoak dira, familia guztiarentzakoak. Eskolan, Barandiaran mu- seoan, udaletxean, San Gregorioko plazan eta Troskaetan dira emanaldiak, antzerkiaren artea ahalik gehien zabaltzeko.
Gaur hasiko da Antzeztaun. Asteburu honetako bi saioak batik bat haurrei begira jarri dituzte. Intujairen Ama-alu-lur, sorgin baten ametsak ere ikusi ahalko da. Donostia Kultura 2019ko Poltsikoko Antzerki Sorkuntza saria jaso du, Bea Larrañagak eta Itziar Saenz de Ojerrek egina.