Felipe Uriarteren ikuskariak bukatuko du Kirol Astea
LAZKAO // Lazkaoko III. Kirol Astea bihar bukatuko da. Felipe Uriarte mendigoizale eta gidariaren Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere ikus-entzunezkoa emango dute. Areria antzokian da, 19:00etan. 9 xerpa eta 12 euskal herritar gazterekin, Nepalen egindako igoerak jaso ditu. Uriartek azalpenak emango ditu jarraian.










