Kontsumobidek tailerra egingo du Gizarte Etxean
ORMAIZTEGI // Gaur, 18:30ean, Gizarte Etxeko areto nagusian hitzaldia egingo du Kontsumobideko Begoña Olabarrieta adituak. Ormaiztegiko pertsona nagusiei zuzenduta dago eta gaurkoan elikadurari eta nutrizioari buruzko tailer teoriko praktikoa egingo du. Azaroaren 5ean beste tailer bat egingo du iruzur eta maula ohikoenez.













