Alberdik eta Arizkorretak irabazi dute Tartaloetxeko mus txapelketa
Hamalau bikotek parte hartu dute Tartaloetxe elkarteko 27. txapelketan. Alberdik eta Arizkorretak, Apaolaza anaiak izan zituzten aurkari finalean.
Zegamako Tartaloetxe elkartean, 27. Mus Txapelketa jokatu dute asteburuan. Hamalau bikotek parte hartu dute aurten. Joxe Angel Alberdi Azpeiti eta Josetxo Arizkorreta izan dira txapela jantzi dutenak, finalean Jaun eta Denis Apaolaza anaien kontra irabazita. Aurreneko zortzi bikoteentzateta elkarteko bazkidez osatutako lehen bikotearentzat izan dira sariak. Tartaloetxe elkarteak bere esker ona agertu die sariak ematen lagundu duten dendari, tabernari eta enpresariei.