Tapoi bilketa Dent gaixotasuna ikertzeko
Legazpiko zein Ordiziako Garaguneek ekimen solidarioan parte hartuko dute
Dent gaixotasuna oso arraroa da edo bestela esanda ez du pertsona askok nozitzen. Ondorioz, haren gaineko ikerketak ez dira oso ugariak. Beasaingo familia batek ekimen solidario bat martxan jarri zuen Nacex mezularitza enpresaren babesarekin eta orain Garaguneak ere sartu dira bere alea jarri nahian. Garaguneetan, Legazpikoan eta Ordiziakoan, plastikozko ontzien tapoiak bilduko dituzte eta irabaziak Dent gaixotasuna ikertzeko izango dira.
Kanpainak beste zerbait dauka onetik, desgaitasun intelektuala daukaten Garaguneetako kideak ikusaraziko dituela eta haien inklusio soziala bultzatuko duela astero-astero udalerrietako elkarte, denda, enpresa eta abarretan ibiliko baitira tapoiak jasotzen. Herritarrek zuzenean jo dezakete, baita ere, Garaguneetara nahiz Beasainen Nacex-ek daukan bulegora tapoiak uztera.