Ekitaldi hunkigarri eta jendetsu batekin agurtu dute Xalbador Garmendia
Xalbador Garmendia euskaltzale zaldibiarra omendu dute bizitoki zuen Anoetan, bertako eta Zaldibiako herritarrek antolatutako ekitaldian.
Agur hunkigarria egin diote Anoetan Xalbador Garmendia euskaltzaleari, bertako eta Zaldibiako herritarrek antolatuta. Euskararen eta euskal kulturgintzaren alde egindako lanak gogoratu dute haur, gazte eta helduek. Txalaparta, dantza, antzerki eta abestiak izan ziren ekitaldian. Garmendiaren lagun ugarik ere parte hartu zuten bertan, eta bukaeran, Zumetak egindako artelan bana oparitu zizkieten haren senitartekoei.
Bideoa eta argazkiak: Gotzon Aranburu