Gure Eskuk elkarretaratze zaratsuak deitu ditu gaur Goierrin
Kataluniako prozesuko eta Altsauko gazteen epaiak salatuko dituzte 19:00etan, Beasainen, Itsasondon, Lazkaon, Legazpin, Legorretan, Ordizian, Urretxun eta Zumarragan, Zaldibian, Zegaman, eta Zerainen.
Kataluniako buruzagi independentistei jarritako zigorrak eta Altsasuko gazteen epaiak salatzeko, elkarretaratze zaratsuak egingo ditu Gure Eskuk gaur, 19:00, Goierriko hainbat herritan.
Gure Eskuren ustez “onartezina” da Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako buruzagi subiranistei ezarritako 9 eta 13 urteko espetxe zigorra. Eta “guztionak diren eskubide zibil, politiko eta kolektiboen kriminalizazio hau” salatzeko deia egin dute.
Bestalde, larunbaterako Donostian deitu duten manifestaziorako ere deia egin die Gure Eskuk goierritarrei.
- Beasain: Zubimuzu Plazan.
- Itsasondo: Herriko plazan.
- Lazkao: Euskadi plazan.
- Legazpi: Euskal Herria plazan.
- Legorreta: Zapas eta Korta enparantzan.
- Ordizia: Herriko plazan (19:30ean)
- Urretxu-Zumarraga: Areizaga-Kalebarren plazan
- Zaldibia: Herriko plazan.
- Zegama: Herriko plazan (18.30ean).
- Zerain: Herriko plazan.