Itsasoko 60 bizilagun Los Arcos-en
Belaunaldi askotako itsasoarrek irteera egin dute Los Arcos-era eta hango historia zein artea ezagutu dituzte
Itsasoko bizilagunek herri irteera egin dute Los Arcos-era, Nafarroan. Zenbait belaunalditako 60 itsasoarrek udalerri nafarrak gordetzen dituen historia eta artea elkarrekin ezagutu dituzte, baita aisialdi uneak partekatu ere.