Jo ta Akatu taldea, gaztetxera bueltan
80ko hamarkadan sortutako Jo ta Akatu talde legazpiarra berriz elkartu da, Gaztetxearen 30. urtemugako ekitaldietan.
Legazpiko kuartela okupatu zeneko 30. urtemuga ospatu dute asteburuan. Gaztetxean ekitaldi sorta antolatu dute, eta baita sorpresaren bat edo beste ere. Jo ta Akatu 80ko hamarkadan sortutako taldea berriz elkartu eta eskenatokira igo zen unea izan zen berezienetakoa.
Jose Wiski Garzia, Andres Mena, Julio Maseda, Juani Delgado, Sindo eta Karlos Arrazola izan ziren 1987. urtean Jo ta Akatu taldea osatu zutenak. Punk musika egiten zuten, eta Brinkolako eskoletan aurrena, eta Motxorro auzoko lokaletan gero, entseatu zuten. Bi maketa ere grabatu zituzten: Jo ta Akatu eta Me la pela.