Kataluniako agintari espetxeratuen aurkako epaia salatu dute kalean
Elkarretaratzeak egin dituzte Goierriko hainbat herritan, Kataluniako buruzagi subiranistei jarritako 9 eta 13 urte bitarteko espetxe zigorra "onartezina" dela salatzeko. Larunbaterako manifestazioa deitu du Gure Eskuk Donostian.
Kataluniako buruzagi subinaristei jarritako 9 eta 13 urte bitarteko espetxe zigorra «onartezina» dela salatu du Gure Eskuk Beasainen, Lazkaon, Zegaman, Legorretan, Urretxu-Zumarragan, Zerainen, Itsasondon, Zaldibian, Ordizian eta Legazpin egindako elkarretaratze zaratatsuetan. Gure Eskuren esanetan, «guztionak diren eskubide zibil, politiko eta kolektiboen kriminalizazio hau onartezina da. Beldurturik eta etsirik nahi gaituzte. Baina oker daude. Gure etorkizuna erreferendum bidez erabakitzeko bidean, ez dugu atzera egingo». Larunbatean manifestazioa egingo dute Donostian. Altsasuko gazteen aurkako epaia ere salatu nahi izan du Gure Eskuk.