Txost! taldearen kontzertua, Versalles kebab-ean
ZUMARRAGA // Urretxu eta Zumarragako Txost! taldeak kontzertu berezi bat eskainiko du gaur Zumarragako Versalles kebab-ean. 18:30etik aurrera ariko dira, oraingoan boskote gisa: Paxkal Irigoyen gehituko zaie, saxoarekin eta perkusioarekin. Txost! taldeak 2017 amaieran grabatu zuen bere lehen diskoa eta ordutik 20 kontzertu baino gehiago eskaini ditu Euskal Herrian zehar.