Egañak falta zuen saria jantzi du: zapia
Andoni Egañak irabazi du Zaldibian Udazkeneko III. Zapi Janztea bertso saioa. Bi aldiz irabazi duen Lujanbiok jantzi dio zapia.
Udazkeneko III. Zapi Janztea bertso saioa jokatu dute asteburuan, Zaldibian. Ostiral gauean, Zubi-buru elkartea entzulez beteta zela, Maialen Lujanbiok, Odei Barrosok, Jone Uriak eta Egañak kantatu zuten, afal ondoren. Entzuleek Egaña izendatu zuten saioko onentzat, eta aurreko bi urteetako irabazle Lujanbiok lotu zion buruan zapia Egañari. Datorren urteko saiorako gonbita ere badu zarauztarrak.
Bideoa: Zaldibia.org