Trenaren Museora eta sagardotegira txangoa Zaldibiatik
ZALDIBIA // Zaldibiako Beti-Gazte jubilatu elkartekoek egun beteko txangoa egingo dute, bihar. Lehendabizi, Azpeitian, Trenaren Euskal Museoa bisitatuko dute, goizean, bisita gidatu bat eginda. Lurrun trenean ibilalditxo bat egingo dute, jarraian. Ondoren, bazkaria Astigarragako Larrarte sagardotegian dute. Plazatik bihar 09:30ean irtengo dira.













