Hilerria txukuntzeko auzolanera deitu dituzte zaldibiarrak
ZALDIBIA // Zaldibiako hilerrian txukunketa eta mantentze lan orokorrak egiteko, auzolana antolatu du udalak. Larunbatean 09:00etan bertara joateko dei egin die herritarrei, eta 13:30 aldera arte jardungo dira. Tresnak udalak eramango ditu.













