Kiroldegiko bonu bana irabazi dute hiru lazkaotarrek
LAZKAO // Udalak antolaturiko Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon merkataritza kanpainan herenegun egin zuten hirugarren zozketa. Maite Bautista, Angelita Alonso eta Maddi Ramajo dira sarituak. Kiroldegiko urtebeteko bonu bana jaso dute. Azken zozketa astelehenean da.










