Asfaltatze lanak direla eta, zirkulazio aldaketak egongo dira Legazpiko auzoetan
Aldaketak astelehenetik ezarriko dituzte eta hiru egunez iraungo dute

Legazpiko hiru auzotako errepideei eragingo diete astelehenean hasiko diren asfaltatze lanak. Laubide auzotik San Inazio auzora doan errepidean egingo dituzte lanak eta aukerako ibilbideak honakoak izango dira:
- Laubide auzotik: auzo barnealdeko bidetik auzoko errotondara.
- San Ignazio auzotik: puntualki irekiko da Arantzazu auzora gurutzatzeko.
- San Ignazio 30eko eta 26ko garajeak: egun horietan bizilagunek ezingo dute autoa atera edo sartu.
- Laubideko haurreskola: ezingo da autoarekin bertaraino sartu; oinez joan beharko da.
Autobusa Laubide auzoko errotondan geratuko da.