Elkarretaratzearen ordez manifestazioa egingo dute Legazpiko jubilatuek eta pentsiodunek
Astelehenerako deialdia 11:15ean egin dute. Euskal Herria plazatik atera eta Laubidera igoko dira pentsio duinak eskatzeko manifestazioan

Aurreko astelehenean ez zuten manifesturik irakurri astelehenero, udaletxe azpian egiten duten elkarretaratzean. Legazpiko jubilatuek eta pentsiodunek urriaren 28an egingo duten manifestaziorako deialdia egin zuten, ordea. 11:15ean egin dute hitzordua Euskal Herria plazan. Handik, Kale Nagusitik eta Santikutz egoitzatik pasata, Laubide auzora igoko dira pentsio duinen aldarria egiten.