Legorparty, garagardo azoka eta askoz gehiago Legorretako Kultur Astean
Igandera arte luzatuko da Legorretako Kultur Astea.

Badoa aurrera Legorretako Kultur Astea eta oraindik egitarau luzea gelditzen da aurretik. Gaur, Legorparty ordenagailu topaketari hasiera emango diote. 17:00etan izango da hori, Patxi Ezkiaga kultur etxean. 20:00etan, Ainhoa Garmendia sopranoaren Euskal Kantuen errezitala kontzertua, Borja Rubiños pianistaren laguntzarekin. Herri Antzokian izango da. 23:00etan berriz, 25. Mus Txapelketa jokatuko dute Bilkoin Elkartean.
Larunbatean, robotak programatzeko Lego Mindstorm tailerra eginvo dute 6 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat. Patxi Ezkiaga kultur etxean izango da, 10:00etan hasita. Arratsaldean berriz, garagardo artisauen azoka egingo dute. Herriko plaza izango da elkargunea eta 18:00etatik 21:00etara egongo da irekita. Plaza girotzen Ttipika taldea egongo da. 20:00etan berriz, Kantu-Jira aterako da Elekun abesbatzarekin eta Legazpiko Alaitasuna errondailarekin. Herriko Plazati abiatuko dira.
Igandea izango da Legorretako Kultur Asteko azken eguna. 09:00etan Xendabelarrak ibilbidea egingo dute, plazatik abiatuta. 10:00etan, ibilgailu klasikoen 7. topaketa hasiko da. Bien bitartean, kultur etxean, ordenagailu topaketak jarraituko du. Igandean 20:00etan topaketaren amaierarekin batera bukatuko da aurtengo kultur astea.
Azkenik, hona hemen egun hauetan egindako ekintzetako baten irudiak: